Parlamenturako hauteskundeetan zenbatutako botoetatik ia laurdenak baliogabetu ditu Hauteskundetako Batzorde Independenteak. Joan den irailaren 18an egin zituzten bozak Afganistanen, eta ordutik milaka iruzursalaketa jaso dituzte agintariek: batzordeak lau bat mila ditu mahai gainean. Erabakiaren berri batzordeko presidente Fazil Amada Manauik eman zuen: «Hauteskunde hauetan bildu genituen5,6 milioi botoetatik 1,3 milioi inguru baliogabetzat jo ditugu». Hortaz, bazterrean utzitakoak botoen %23 dira.
Boto baliogabetze horiek Afganistango presidente Hamid Karzairen ospe txarra handitu besterik ez dute egingo. Karzaik iazko agorrilaren 20an egin zituzten presidentetzarako hauteskundeak irabazi zituen. Haatik, haren alde egindako iruzur masiboa agerian gelditu zen hurrengo hilabeteetan. Hauteskunde haietan ere, 1,5 milioi boto baliogabetzat jo zituen Hauteskunde Batzordeak. Hala eta guztiz ere, Karzaik Afganistango presidentetza eskuratu zuen, hirugarren aldikoz, 2009ko azaroaren 2an.
«Bake itxaropena handitu da»
Agintaldi berria hasi orduko, Karzaik iragarri zuen talibanekin bakea hitzartzeko urratsak egingo zituela; proposatutako bakerako planaren barnean Konstituzioari men egin eta armak uzteko prest dauden talibanei eskua luzatu zien. Halaber, asmo horri babesa eman zion aurtengo ekain hasieran egindako bakearen jirga-k edo bakearen biltzarrak. Eta ez da argi oraindik Kabulgo gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioak martxan diren, baina Karzaik adierazi zuen atzo «bakerako itxaropenak» hazi egin direla. Telebista publikoak zabaldu zuen hitzaldi batean, Karzaik honakoa adierazi zuen, besteak beste: «Urte bat edo biren buruan egoerak hobera egingo duela espero dugu».
Anartean, indarkeriakez du etenik, eta hamar zibil hil ziren atzo Afganistan hego-mendebaldean, Nimroz probintzian. Bide ertzean ezkutatutako lehergailu batek eztanda eginda hil ziren.
Lau bototik bat baliogabetu du Afganistango Hauteskunde Batzordeak
Talibanekin negoziatzen badute urte bat edo biren buruan beharbada egoerak hobera egingo duela uste du Karzaik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu