turkia

Lau lagun hil dituzte Istanbulen militarren kontrako atentatu batean

Lehergailuekin eraso diete militarrak eta haien senideak zeramatzaten hiru autobusi. Hain zuzen ere, hildakoetako bat 17 urteko neska bat da, militar baten alaba. 14 lagun zaurituta daude.

2010eko ekainaren 22a
17:35
Entzun
Bonbak zartaraziz eraso diete Istanbulen Turkiako armadako kideak eta haien senideak lanera eta eskolara zeramatzaten hiru autobusi. Iturri ofizialek agertu dutenez, atentatuaren ondorioz lau lagun hil dira, eta haietako bat eskolara zihoan 17 urteko neska bat da, mlitar baten alaba. Beste 14 lagun zauritu dira, eta bat larri dago.

Oraindik ez du inork bere gain hartu erasoa, baina nazioarteko albiste agentziak PKK talde kurdua izan daitekeela iradokitzen ari dira, azken bi hilabeteetan Turkiaren menpeko Kurdistanen zenbait atentatu egin dituela eta hiri turkiarretan erasoak egin ditzakeela ohartarazi duela argudiatuta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.