Nargis zikloiak Myanmarren lau mila lagun hil dituela esan du gaur hango telebista kateak, eta beste hiru mila lagun desagertuta daudela. Zikloiak larunbatean jo zuen Myanmar; batik bat, hegoaldea.
Hango Gobernuak hasieran hildakoak askoz gutxiago zirela esan zuten; 300 inguru zirela. Gaur, berriz, esan du hildakoak hamar milara hel daitezkeela.
Gurutze Gorriak oinarrizko produktuak banatu ditu (etxeak goitik estaltzeko plastikoak, arropa, mantak, ura...), eta Myanmarko Gobernuak orain arte laguntza txikia eman duela salatu dute zenbait erakundek. Nazio Batuen Erakundearen (NBE) arabera, ehunka mila lagunek etxea galdu dute, kalean daude, eta uraren eta jakien beharra daukate.
Mundua
Lau mila lagun hil dira Myanmarren zikloiaren ondorioz, eta hiru mila desagertu
'Nargis'-ek larunbatean jo zuen herrialdea. Gobernuak laguntza txikia eman duela salatu dute zenbait erakundek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu