Hain justu, gobernu berria eratu eta Prodi lehen ministro izendatzen duten arte jarduneko gobernubur izaten jarraituko du Berlusconik. Hala ere, gaur egin du azken ministro kontseilua eta batzar horren ondoren utzi du kargua presidentearen esku.
Berlusconi eskuindarrak oso alde txikiagatik galdu zituen hauteskundeak. Gainera, asko kostatu zitzaion Prodiren garaipena onartzea, eta botoak berriz zenbatzeko eskaera egin zuen.
Mundua
Lehen ministro kargua utzi du Berlusconik
Hauteskundeak galdu eta hiru astera utzi du Silvio Berlusconik ofizialki Italiako lehen ministro kargua. Dimisioa eman eta Carlos Azeglio Ciampi presidentearen esku utzi du lehen ministrotza, hark Romano Prodi zentro-ezkerrek hautagai eta hauteskundeen irabazleari gobernu berria eratzeko enkargua eman diezaion.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu