Lehengo eta oraingo etsaiak

arantxa elizegi egilegor
2005eko otsailaren 16a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
amaskoren eta Beiruten arteko ika-mikak ez dira atzo goizekoak. 1975ean, gerra zibila hasi zenean sartu ziren Siriako soldaduak Libanora. Gerra hori, baina, Israelek, PAN Palestinako Aginte Nazionalak eta Siriak berak bultzatu zuten, beren arteko gatazkak zirela eta. 1985ean, ordea, Israelek erretiratu egin zituen soldaduak, eta gauza bera egiteko eskatu zion Siriari. Ez zen halakorik gertatu.

Damaskok 56.000 soldadu zituen Libanon 1990ean, eta Beirutek haren oniritzia lortu behar zuen edozein erabaki hartu aurretik. Apurka, ordea, aliatuak galdu zituen Damaskok, eta iazko irailean, Libanon zituen soldadu guztiak erretiratzeko agindu zion NBEko Segurtasun Kontseiluak.Bashar Assad Siriako presidenteak 3.000 soldadu bi herrien arteko mugara erretiratu zituen eta Ekialde Hurbileko gatazka amaitu ezean beste guztiak han geratuko zirela esan zuen. Horrek ez zuen egoera hobetu.Etsaiak ugaritzen ari zitzaizkion, beraz, Siriari. Horregatik, agian, Libanoko Presidentetza bere horretan mantendu nahi izan zuen. Damaskoren aldeko Emile Lahoud presidenteak iazko azaroan utzi behar zuen kargua, baina Assadek haren agintaldia hiru urte luzatzea lortu zuen.Hori, noski, ez zen oposizioaren gustukoa izan. Garai hartan Rafik Hariri zen Libanoko lehen ministroa eta hark ere men egin zion Siriaren presioari. Baina handik aste batzuetara dimisioa aurkeztu zuen. Geroztik Damaskoren jomuga bilakatu zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.