protestak herrialde arabiarretan

Libiako matxinatuak aitortzen lehena, Frantzia

Oposizioaren Kontseilu Nazionaleko kideek ordubeteko bilera egin dute gaur Sarkozyrekin, Parisen.

2011ko martxoaren 10a
17:31
Entzun

Frantzia izango da Libiako matxinatuak aitortzen lehendabiziko estatua, Libiako Trantsizio Kontseilu Nazionaleko iturriek Nicolas Sarkozy Frantziako presidentearekin Parisen ordubetez batzartu ondoren esan dutenez. Oposizioaren Kontseilu Nazionaleko kideek adierazi dute enbaxadoreak trukatuko dituztela Frantziarekin.

Libian protestak lehertu zirenetik hiru aste bete dira, eta hasierako errebolta gerra zibil bihurtu da. Atzo Muammar Gaddafi agintariaren soldaduek oposizioaren esku dauden gune estrategikoak bonbardatu zituen. 1969tik dago boterean Gaddafi.

Gaur eta larunbata artean hiru bilkura garrantzitsu egingo dira Bruselan eta Kairon Libiaren aurkako neurriak aztertzeko —aire eremua debekatzearena barne—. Bruselan, gaur NATO elkartuko da, eta bihar Europako Kontseilua. Etzi, berriz, Arabiar Liga batzartuko da Kairon.

Libiako arazoak armekin ez direla bukatuko esan zuen atzo Gaddafik, baina oposizioarekin negoziatzeko asmorik ez duela irmo berretsi zuen. Turkiako Estatuko telebistan egin zituen adierazpen horiek. "Borroka armatua" hasi dutenak "Bin Ladenen alde daudenak" direla adierazi zuen, eta negoziazioei buruz galdetu ziotenean, irri egin zuen. "Oposizioaren Kontseilu Nazionala ez da existitzen". 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.