Litekeena da sufre dioxidoa Euskal Herrira iristea bihar

Sufre dioxidoari buruz Copernicusek egin duen iragarpenaren mapa. COPERNICUS.
2021eko irailaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Laba eta errautsak ez ezik, La Palmako sumendia gas toxikoak ere isurtzen ari da, eta hori ere kezka iturri da osasunean eragin ditzakeen kalteengatik.

Sumendia sufre dioxido kopuru handia isurtzen ari da, Involcan Kanarietako Bolkanologia Institutuaren arabera: eguneko 6.000-11.500 tona. Gas hori narritagarria eta toxikoa da. Ondorioz, arazoak eragin ditzake gizakien arnas aparatuan.

Copernicus Europako Batasunaren satelite bidezko monitorizazio proiektuak iragarpen bat egin du La Palma gainean den sufre dioxido kontzentrazioa hurrengo egunetan nola banatuko den irudikatzeko. Satelite irudiak oinarri hartuta, iragarri du Euskal Herrian sufre dioxidoaren kopurua handitu egingo dela. Bihar gertatuko litzateke gorakada hori.

Sumendiaren gas isuria Iberiar penintsula ia osora, Marokora, Tunisiara eta Frantzia hegoaldeko, Italiako, Aljeriako eta Libiako kostaldera ere helduko litzateke.

Copernicus La Palmako Cumbre Vieja sumendiaren jarraipena egiten ari da astelehenean erupzioan hasi zenetik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.