Mundua

Londresek eta Dublinek aurrera egingo dute Saint Andrewseko akordioarekin

Gaur amaitu zaie Irlandako alderdiei Saint Andrewsko akordioa onartzeko epea. Londresek eta Dublinek akordioaren edukiekin aurrera egingo dutela jakinarazi dute, ohar baten bidez Irlanda iparraldeko alderdien erantzunarekin "kontent" daudela azaldu ostean.

2006ko azaroaren 10a
19:20
Entzun
"Alderdiekin izan ditugun harremanen ostean, ziur gaude Saint Andrewseko akordioak, ongi aplikatuz gero, irtenbide politikoa lortzeko oinarriak ezartzen dituela", adierazi dute ohar baten bidez, Erresuma Batuko Ipar Irlandarako Estatu idazkari Peter Hain eta Irlandako Atzerri ministro Dermot Ahern ministroek. Sinn Feinek eta DUP Alderdi Demokratiko Unionistak ez dute erantzun argirik eman eta agerian geratu da bi alderdien artean desadostasun ugari daudela oraino.

Orain arte, soilik Sinn Feinek berretsi du Saint Andrewseko akordioa. Baina errepublikanoek ez dute bete baldintzetako bat, hau da, Ipar Irlandarako Polizia Zerbitzuak onartzea. Ondorioz, DUP Alderdi Demokratiko Unionistak iragarri du berak ez duela pausorik emango.

Unionistekin gobernua osatzeko saiorik ez dagoela esan zuen Sinn Feinek joan den astean. DUP Alderdi Demokratiko Unionistarekin Gobernua osatzeko elkarrizketarik ez dagoela salatu zuen Gerry Adamsen alderdiak. Gaur amaitzen zitzain erantzun bat emateko epea.

Astelehenean, berriz, DUP Alderdi Demokratiko Unionistako buru Ian Paisleyk ohartarazi zuen Sinn Feinek Ipar Irlandarako Polizia Zerbitzua onartu ezean, beraiek ez dutela onartuko errepublikanoekin Gobernua partekatzea. Sinn Feinek, berriz, adierazi zuen jada ez dagoela atzerabiderik bake prozesuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.