urra lehorra eta itsasoa. Aire eremuarekin batera kostako herrialdeen jurisdikzio eremua osaten dutenak. Eta baliabide naturalen sorburuak. Baldin eta haiek ustiatzeko independenteak edota autonomoak badira. Mendebaldeko Sahararen lur azala pobrea da eta euri gutxi izanda nekazaritzan baino gehiago artzaintzan oinarritu da. Eta azken urteotan, fosfatoen aurkikuntzari esker, meatzaritza ere izan du diru iturri. Nolanahi ere, eremu gehiena Marokoren menpe dago eta merkataritza eta bestelako ekinbide ekonomikoak Rabateko gobernuaren kontrolpean daude. Gainera, hirietako elikagai gehienak inportatu beharra dituzte biztanleek.
Itsasoari dagokionez, bi dira Mendebaldeko Saharako kostaldean sahararrei onura handia eman diezaieketen baliabide motak. Batetik, Kanariar Uharteak bitarteko uretan zein haratago itsas ekosistema aberatsa dago, hots, arrantzarako aukera ederra. Bestetik, itsas hondoan petrolio eta gas erreserbak daude, baina oraindik ez dira behar bezala ikertu. Nazioarteko legeriaren arabera, eremu ekonomiko jakin batean dauden baliabide naturalen gainean estatu batek Sahara oraindik ez da dituen eskubide subiranoetan haien ustiaketaz edota bilketaz gain ikerketa eta kudeaketa ere sartzen dira.Arrantzaren alorrean, atzerriko ontziek Mendebaldeko Saharan arrantzan aritzea ez da espreski nazioarteko legeriaren aurkakotzat jo. Nazio Batuen Lege Aferetarako idazkari nagusiordeak, aitzitik, hauxe adierazi du kalen ustiaketaz: «Beren buruak gobernatuta ez dauden lurralde zein kolonietako itsas fauna eta beste baliabide naturalen ustiaketa eta arpilaketa, atzerriko interes ekonomikoek NBEren ebazpena urratzen egina, lurralde horien osotasun eta aurrerapenerako mehatxuak dira».Bestalde, Mendebaldeko Saharako lurrak oso aberatsak dira baliabide mineraletan, bereziki fosfatoetan. «Marokok Sahara inbaditzeko izan zuen lehenbiziko arrazoia, hau baliabide mineraletan oso aberatsa dela da», adierazi zuen iazko martxoan Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko Mendebaldeko Saharako exilioko gobernua eledun Kamal Fadelek.
Etorkizunerako altxorra
SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikorako, independentzia eskuratuz gero, herrialdea berreraikitzeko arrunt baliabide garrantzitsua izan daiteke petrolioa. «Uste dut industriarik handiena izango dela, eta Marokok, gerran zehar, urtetan suntsitu eta suntsitu aritu ondoren berreraikuntzarako oso garrantzitsua izango da petrolioa», nabarmendu zuen Fadelek.
AEBek 2000 urtean eginiko Munduko Energiaren Azterketa Geologikotik ondorioztatu zuten Mendebaldeko Saharako uretan dauden petrolio eta gas baliabideen kantitatea nahiko handiak direla, eta Marokoren erreserbak, berriz, txikiak dira. Nazioartekoari eta sahararren eskubideei muzin eginez, 2001ean Ameriketako Estatu Batuetako Kerr-McGee konpainiarekin eta Frantziako TotalFinaElfekin ikerketa itun bat sinatu zuen Marokoko Gobernuak. Horren aurrean, 2002ko maiatzean SEADek Australia eta Erresuma Batuko Fusion Oil enpresarekin antzeko akordioa izenpetu zuen. Asmoa, baliabideen eta hauen ustiaketa eta erabilera potentziala aztertzea. Haatik, ustiaketarako aukera soilik Mendebaldeko Sahara Nazio Batuetan onartua izan ondoren gauzatu ahal izango dute Fusionek edota beste zeinahi konpainiak.Itsasoan lehen azterketak eginda Fusionek SEADi jakinarazi zionez, ekonomikoki bideragarriak izan daitezkeen petrolio guneak daude Mendebaldeko Saharako uretan.
NBE autodeterminazioaren inguruko erreferendumaren prestakuntzetan dabilen artean sahararren buruzagitzak behin eta berriro aurre egin die ustiaketa jardueren hasierei. Hortaz, SEADek «legez kanpoko, iraingarri eta oso probokatibo» irizten die Marokok Frantziako eta AEBetako konpainiei hustiaketa baimenak eman izanari.Baimen horiek eman eta gutxira, 2002ko otsailean, NBEk erabaki zuen jarduera horiek «legez kanpokoak» izango zirela baliabideak ustiatzen hasi ahala. Hain zuzen ere, NBEren Lege Aferetarako idazkariorde Hans Correlek ebatzi zuen Marokok ez zuela eskubiderik Mendebaldeko Saharako uretan petrolioa ateratzea ahalbidetuko duten kontratuak negoziatzeko. «Autonomoa ez den lurralde batean baliabide naturalak ustiatzea soilik onartzen da baldin eta horrek bertako populazioari onura egiten badio, eta honen izenean edota honen oniritziarekin egiten bada».
Iaz hainbat estatuk, baina bereziki AEBek, Ekialde Hurbileko ezegonkortasunaren aurrean haiek sortutako egoera, neurri handi batean Afrikako Mendebaldeko petrolio erreserbetan begiak jartzen hasi ziren, iturri alternatiboen bila. «AEBek petrolio horniketa estrategiko bat ziurtatu nahi dute; Afrikako Mendebaldea nahiko egonkortzat jotzen dute, baita AEBetako ekialdeko kostaldeko findegietarako bide zuzen gisa ere», esan zuen Fusioneko ikerketa zuzendari Jon Taylorrek.1976ean Espainiako Armada eremutik erretiratu eta Marokok lur gehienak inbaditu eta okupatu zituenetik NBEk 1991n Fronte Polisarioak eta Marokoksu-etena sinatu arte borroka latza egin zuten sahararrek independentzia eskuratzeko. Alabaina, egundaino NBEk huts egin dio autodeterminazio erreferenduma gauzatzeko promesari. Sahararren egonarria ahitzen eta higatzen ari da eta petrolio eta gas erreserben kontrolaren aldeko borroka gatazkarako beste faktore garrantzitsu bilakatu da. Sahararrek pairatzen dituzten arazoak gutxi baliara bezala.
MENDEBALDEKO SAHARA
Lurraldeaz gain, baliabideak ere desio
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu