Mundua

Lurrikara handia izan da Mexikon, eta gutxienez 32 lagun hil dira

Mexikoko sismologia agentziaren arabera, 8,2 gradukoa izan da herrialdea astindu duen lurrikara. Chiapaseko kostaldearen parean izan du zentroa. Tsunami arriskuaz ohartarazi dute larrialdi zerbitzuek.

Mexiko Hirian ospitale bat hustu dute. EFE
2017ko irailaren 8a
10:10
Entzun

Gutxienez 32 lagun hil direla jakinarazi dute berri agentziek. Oaxakan 23 pertsona hil dira, Chiapasen zazpi eta beste bi Tabascon. Astinaldi handia sentitu dute Mexiko Hirian, baita Mexikoren ondoko herrialdeetan ere.

Larrialdi egoera ezarri du Peña Nieto presidenteak Chiapasen, laguntzak errazago irits daitezen, eta esan du eskolak bertan behera gelditu direla 11 estatutan. "Gutxienez azken 100 urteetan gure lurraldeak izan den lurrikararik handiena izan da", esan du. Presidenteak erne egoteko eskatu die herritarrei, oraindik lurrikararen erreplikak sor daitezke eta.

Oaxaka inguruan bi erreplika izan dira dagoeneko, eta larrialdi zerbitzuek tsunami arriskuaz ohartarazi dute. Mexikon ez ezik, arriskuan daude Guatemalan, El Salvadorren, Costa Rican, Nikaraguan, Panaman, Hondurasen eta Ekuadorren.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.