Lurrikararen eta ondorengo tsunamiaren ondorioz hildakoen datuek gora eta gora egiten dute une oro. Azken zifra ofizialen arabera, 12.000tik gora dira hildakoak, eta desagertuak, berriz, kasik 15.500.
Horrez gain, tsunamiak suntsitutako herriak berreraikitzen dihardute. Izan ere, oraindik 160.000 lagun inguru aldi baterako babeslekuetan bizi dira. Gehienak Miyaki, Iwate eta Fukushima eskualdeetakoak dira;hondamendiak gogorren jotako eremuetakoak, hain justu.
Bilatze lanak ez dituzte eten. 25.000 soldadu ari dira lanean, polizia, suhiltzaile eta boluntarioen laguntzarekin. Hegazkinak, helikopteroak eta itsasontziak ere erabili dituzte lan hori egiteko.
Lurrikaran 12.000 lagun hil dira, eta 15.500 desagertuta daude
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu