mundua

Macri: "Euskaldun hauek bizitza zailtzera etorri zitzaizkigun"

Umore ukitua eman dio Argentinako presidenteak euskal jatorriko herri izen bat ahoskatzeko izan duen zailtasunari. Bideoa albistearen barruan.

Mauricio Macri. DAVID FERNANDEZ, EFE
2016ko abenduaren 20a
12:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Datuen arabera, Argentinako biztanleen %10 euskal jatorrikoa da. XIX. mende amaieran eta XX. mendearen hasieran izan zen migrazio olde handiena Euskal Herritik herrialde horretara, eta horren lekuko dira hainbat abizen eta leku izen. Mauricio Macri Argentinako presidenteak hala esan du umore onean Urdinarrain esateko zailtasunak izan ostean: "Euskaldun hauek bizitza zailtzera etorri zitzaizkigun".

Urdinarrain herrian zubi bat inauguratzen ari zela gertatu da. Manuel Urdinarrain XIX. mendeko jeneralaren abizena jarri zioten izen gisa herri horri. 1890ean sortu zen, eta zubiaren inaugurazioan egin ditu adierazpen horiek Alberto Mornacco herriko intendenteari eskerrak emateko unean. "Ur-din-a-rra-in", esan du hala moduz azkenean. "Kurtso bat egin behar da izen hau esateko", gaineratu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.