Macron datorren astean izango da Kaledonia Berrian

2023ko uztailaren 18a
00:00
Entzun
PARIS. Emmanuel Macron Frantziako presidenteak bira bat egingo du datorren astean Asia hego-ekialdean, eta Kaledonia Berrira joateko baliatuko du bidaia hori.

Macron 2018ko maiatzean izan zen azkenekoz Ozeano Bareko uhartedi horretan, lehen independentzia erreferendumaren aurretik, eta hiru galdeketak egin ondoren itzuliko da hara; Frantziako Gobernuak independentistekin eta loialistekin etorkizunari buruzko negoziazio politikoak berrabiarazi dituen honetan egingo du bisita estatuburuak. Hilaren 24tik 29ra egingo du bira, eta Vanuatun ere izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.