FRANTZIAKO HAUTESKUNDEak

Macronek irabaziko lituzke Frantziako presidentetzarako bozak, inkesta baten arabera

Bigarren itzulian, botoen %62 eskuratuko lituzke, eta Le Pen izango luke aurkari.

Emmanuel Macron. IAN LANGSDON / EFE
2017ko martxoaren 28a
11:25
Entzun 00:00:00 00:00:00

Emmanuel Macron PSko ministro ohi eta Martxan mugimenduko hautagaiak irabaziko ditu Frantziako presidentetzarako hauteskundeak, Ipsos Spra Steria etxeak eginiko inkesta baten arabera. Zabaldu duenez, bozak datorren igandean balira, Marine Le Pen Fronte Nazionaleko hautagaia izango litzateke garailea lehen itzulian, botoen %25 jasota. Macron litzateke bigarrena, %24 botorekin, eta Francois Fillon Errepublikanoen presidentegaiak botoen %18 eskuratuko lituzke.

Bigarren itzulian, ordea, Macronek alde nabarmenagoarekin irabaziko luke; %62 boto eskura litzake, eta Le Penek, berriz, %38. Ipsos Sopra Steriak azaldu du Benoit Hamon Alderdi Sozialistako hautagaia ez litzatekeela bigarren itzulira igaroko, eta hori baliatuko lukeela Macronek bozak irabazteko.

Apirilaren 23an izango da hauteskundeen lehen itzulia, eta maiatzaren 7an bigarrena. Bozetarako bidea, ordea, auzitegiak ari dira baldintzatzen; Parisko fiskaltzak Macron ikertuko du, ustezko faboritismoagatik, eta Fillon, berriz, inputatuta dago, diru publikoa modu bidegabean erabiltzea egotzita.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.