Maduro: «Donald Trumpek ni hil nazatela onartu du»

Venezuelako Gobernuak salatu du AEBetako estatuburuak frankotiratzaile talde bat mugitu duela Nicolas Maduro presidentea hiltzeko. 

Nicolas Maduro, Venezuelako presidentea. PRENSA MIRAFLORES / EFE
Mikel O. Iribar.
2020ko irailaren 2a
14:50
Entzun

Nicolas Maduro Venezuelako presidentea VTV estatuko telebista kate publikoan mintzatu da, gobernuak espetxean zeuden oposizioko 25 diputaturi barkamena eman eta biharamunean. Alabaina, Madurok esandako beste adierazpen batek piztu du arreta handiena. Salatu duenez, Donald Trump AEBtako estatuburua «frankotiratzaile talde bat Venezuelara mugitzeko saiakera egiten ari da, edota armak erosteko asmoa dauka. Trumpek ni hil nazatela onartu du. Ni hil nazatela. Ez naiz esajeratzen ari», esan du. AEBetako presidenteak «etikarik ez» duela gehitu du.

Ildo beretik. Madurok ohartarazi du AEBetako gobernuaren «eraso bortitzenen biktima» izan dela, eta haren etikari eta jarrerari buruz «astakeriak» leporatu dizkiola. «[AEBek] hamabost milioi dolar eskaini zuten nire biziaren truk», gogoratu du. Martxoaren 26an, Trumpen gobernuak Venezuelako presidentea auzitara eraman zuen, narkotrafikoa egotzita. Nabarmendu du «fusila buruan apuntatuta» duen arren oposizioko kideei barkamena ematera «ausartu» dela. Gobernuaren erabakiak, bestalde, jarraitzaile asko haserrearazi ditu.

Ez da lehen aldia Madurok horrelako salaketarik egiten duela. Uztailaren 26an, Venezuelako Gobernuak Ivan Duque Kolonbiako presidenteari herrialde latinoamerikarreko buruzagia hiltzeko ekintza antolatzea egotzi zion.  

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.