Italia iparraldean ere mafia errotuta dagoela ez da albiste berria. Atzo bi klaneko ustezko 73 lagun atxilotu zituzten hainbat hiritan. Ndrangheta Calabriako mafiako ustezko hemeretzi kide antzeman zituzten operazio batean, tartean zenbait buruzagi—Bruno Francesco Pronesti dago atxilotutakoen artean—. Camorrako beste talde bateko ustezko beste 54 kide ere atxilotu zituen Poliziak; Napoliko Cava klaneko kideak dira azken horiek, poliziek jakinarazi dutenez. Fiskaltzak beste 58 atxilotzeko agindu eman ditu.
Italia iparraldean mafiako ustezko 142 kide atxilotu zituzten duela bi aste, eta, komunikabideen arabera, kolpe gogorra jaso du horrela taldeak.
Mafiako bi klaneko ustezko 73 kide atxilotu dituzte iparraldean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu