Kazetariak, poliziak, Islamaren jarraitzaileak… Jende ugari elkartu da Parisko Epaitegian “Charlie Hebdo” aldizkariaren aurkako epaiketa jarraitzeko.Frantziako Elkarte Islamdarren Erakundeak jarritako salaketa baten ondorioa da gaurko epaiketa. Erakunde honek Islama eta Islamaren jarraitzaileak publikoki iraintzea leporatzen dio astekari frantziarrari.
2006. urteko otsailean argitaratu zituen “Charlie Hebdo” aldizkariak polemika iturri izan diren karikaturak. Mahomaren irudia negarrez ikus zitekeen karikatura horietako batean, eta testuak halaxe zion: “Zein gogorra den tonto batzuengatik maitatua izatea”. Beste karikatura batean, berriz, Mahoma turbantea jantzita azaltzen zen, eta turbantearen gainean lehergailu bat.
Dalil Boubakeur Parisko Mezkita Nagusiaren zuzendariaren esanetan, salaketa honen helburua “musulmanak irainen aurrean babestea da”. Bien bitartean, Robert Menard RSF (Mugarik Gabeko Erreportariak) erakundeko idazkari nagusiak gogor salatu du gaurko epaiketa: “Frantzia estatu laiko bat da eta erlijioak kritikatzeko eskubidea dugu. Are gehiago, aldizkari satiriko batean”.
Mahomaren karikaturak argiraratu zituen aldizkariaren aurkako epaiketa hasi da gaur Parisen.
“Charlie Hebdo” aldizkariaren aurkako epaiketak ikusmin handia piztu du. Islamaren jarraitzaileak publikoki iraintzea leporatzen diote astekari frantziarrari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu