Ana Libertadek ezin izango du ezagutu amona, Alicia Zuasnabar de la Cuadra 2008an hil baitzen. 1976ko ekainaren 16an jaio zen Libertad, La Platako polizia etxean, han baitzeuden preso haren gurasoak, Hector Carlos Baratti eta Elena de la Cuadra. "Alicia izan zen elkarteko lehen presidentea, eta bilobaren bila aritu zen hil arte", nabarmendu du Estela de Carlottok, elkarteko presidenteak.
Libertadek duela gutxi jakin du bere benetako jatorriaren berri, 2010ean Maiatzeko Plazako Amonek abiatutako ikerketa baten ostean.
De Carlottok berak duela gutxi aurkitu du biloba, Guido Carlotto.