Maite Juarros Ruizen atxiloketa Pirinio Atlantikoetako departamenduan, Bernac herrian, Tarbetik gertu gertatu zen. Atxilotzeko unean ustez beste batekin zihoan Juarros, eta jendarmeen eta ETAko ustezko kideen arteko tiroketa gertatu zela zabaldu da, baina ez zen inor zauritu.
Antza denez, jendarmeak auto susmagarri bateko bi emakume identifikatzen saiatu zirenean hauek ihes egin zuten, kilometro batzuk egin ondoren istripua izan zuten eta oinez ihes egin zuten, baina horietako bat atxilotu zuten. Bestearen bila eguten saiatu badira ere, ez dute aurkitu.
Urizar ostiralean atxilotu zuten, Bilbon
Ostiral goizaldean 22 urteko Amaia Urizar atxilotu zuen Guardia Zibilak, Bilboko Nafarroa kalean, Totorikaren atxiloketarekin lotuta. Berriak jakin zuenez, 02:40an joan ziren guardia zibilak Urizarren gurasoen etxera (haiekin bizi da) eta 06:30 arte etxea miatzen aritu ondoren eraman zuten atxilotuta. Inkomunikazioa ezarri zioten gazteari eta, berri agentziek zabaldu zutenez, neurriaren luzamendua atzo bertan baimendu zuen epaileak. Urizar goizean eraman zuten Guardia Zibilaren Madrilgo egoitzara.
Atxiloketak
Maite Juarrosek gaur deklaratuko du, eta Amaia Urizarrek bihar
Joan zen ostegunean Frantzian atxilotu zuten Maite Juarros Ruizek gaur deklaratuko du Frantziako epaile antiterrorista baten aurrean. "Helburu terroristadun gaizkile taldeko kide izatea" egotziko diotela dio EFE Espainiako berri agentziak. Joan zen ostiralean Bilbon atxilotu zuten Amaia Urizarrek, berriz, bihar deklaratzea espero da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaile Fernando Grande-Marlaskaren aurrean. Hori, ETAren aparatu logistikoarekin lotura izatea leporatzen diote.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu