Malala herrira itzuli da talibanek tiro egin eta sei urtera
MINGORA. Malala Yousafzai Bakearen Nobel sariduna bere jaioterrira itzuli zen atzo, Mingorara. Pakistan iparraldeko hiri horretan tirokatu zuten talibanek, 2012an, nesken hezkuntza eskubidea aldarrikatzeagatik. Ordutik erbestean bizi da, Erresuma Batuan; Oxfordeko Unibertsitatean ari da ikasten. Gurasoekin eta anaiarekin sendiaren etxea bisitatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu