MUNDUA

Malaysia Airlines konpainiako hegazkin bat desagertu da, 239 lagun zeramatzala

Seri Hishammuddin Malaysiako Garraio ministroak gezurtatu egin du hegazkina Vietnametik gertu erori denik.

Malaysian Airlines konpainiako hegazkin bat. A. YUSNI, EFE
2014ko martxoaren 8a
07:58
Entzun

"Gure esku dagoen guztia egiten ari gara hegazkina topatzeko. Orain, armadak eta  Vietnamek informazio zehatzagoa emateko zain gaude", esan du Hishammuddinek. Hainbat hedabidek zabaldu dute Vietnameko uretan erori dela hegazkina, baina ministroak esan du ez dutela horren zantzurik.

Hegazkina Kuala Lumpurretik abiatu da, bertan 00:40ak zirela, eta Pekinera zen iristekoa, 06:30 aldera. Ahmad Jauhari Yahya airelineako zuzendariak agerraldi bat egin du, eta ziurtatu du desagerpenak ez duela iraginik izango konpainiaren gainontzeko hegaldietan. Halaber, hegazkinean zihoazenen herritartasunak jakinarazi ditu: 153 txinatar, 38 malaysiar, hamabi indonesiar, sei australiar eta lau estatubatuar.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.