"Eskubideen eta askatasunen alde" izango da manifestazioaren leloa. Taula per la Democraciak manifestazio jendetsua espero du, eta parte hartzera deitu ditu demokrazian eta oinarrizko eskubideen defentsan sinesten duten herritar guztiak.
Plataformak ez du baztertu joan den urriaren 3ko lanuztearen gisako mobilizazio batera deitzea baldin eta Espainiako Gobernuak 155. artikulua aplikatzen badu. Hala ere, azaldu dutenez, hurrengo eguneko gertaeren arabera hartuko dituzte mobilizazioen gaineko erabakiak.
Taula per la Democracia gizarteko hainbat sektoretako eragilek osatzen dute. Plataformako kide dira ANC eta Omnium elkarte subiranistak, baita UGT eta CCOO sindikatuak, eta Cecot eta Pimec enpresari elkarteak ere.
Mobilizazio "zibikoak"
Espetxeratuak izan aurretik, herritarrentzako mezua utzi dute bideoan grabatuta Jordi Cuixart Omiumeko presidenteak eta Jordi Sanchez ANCko presidenteak, bideoz. Sanchezek herritarrei eskatu die "errepublikaren deklaraziora eraman behar gaituen mobilizazio jarraia, batasunarekin, zibismoarekin eta geure buruarenganako konfiantzarekin egin dadila". Ciuxartek ere Kataluniako Errepublika gauzatzeko lanean jarraitzera deitu du Kataluniako gizartea.
L'1 d'octubre tots junts vam decidir obrir les portes a la llibertat, i la guanyarem!#LlibertatJordispic.twitter.com/8q4Xpu9V9T
— Assemblea Nacional (@assemblea) 16 de octubre de 2017
"Ez galdu inoiz itxaropena"
— Axier Lopez (@axierL) 16 de octubre de 2017
Jordi Cuixart (Omnium).
Atxilotu aurretik, grabatua utzi duen bideoahttps://t.co/2OS7Wj3eog#indeKAT@argiapic.twitter.com/4OlUNxTpkl