Unasurren goi bileran Hego Amerikako estatuetako ordezkari giztiek bat egin dute Manuel Zelaya Hondurasko presidentetzara itzuli beharra hitzartzeko orduan. Roberto Michelettik militarren laguntzaz eman duen estatu kolpea eta horren modukoak Latinoamerikan ez direla onartzen ere idatzi dute deklarazioan.
Horrekin batera, Jose Miguel Insulza AEE Amerikako Estatuen Erakundeko presidentea Tegucigalpara egoera aztertzera joango den nazioarteko behatzaileen artean egoteajasotzen du. Hain zuzen, Roberto Michelettiren gobernuak onartu du azkenean Insulza talde horretan egotea.
Horrez gainera, gaur iritsiko dira Tegucigalpara eta San Pedro Sulara, hau da, Hondurasko bi hiri nagusietara, herrialdeko zazpi gunetatik Zelayaren alde herritarrek egin dituzten sei eguneko martxak.
Manuel Zelaya Hondurasko presidentetzara itzultzeko eskatu dute
Latinoamerikan estatu kolpez hartutako gobernuak ez direla onartuak idatzi dute Quitoko Deklarazioan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu