IZEN PROPIOAK. MARIA DE LURDES PINTASSILGO

Maria de Lurdes Pintassilgo

2004ko uztailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Portugalgo lehen ministro izandako Maria de Lurdes Pintassilgo herenegun gauean hil zen, Lisboako bere etxean, bihotzekoak jota. Portugalgo lehen ministro Jorge Sampaiok haren «laguna eta mireslea» zela esan zuen atzo.Pintassilgo (Lisboa, 1930) ingeniari kimiko industriala zen berez, baina ibilbide luzea egin zuen politikan. Portugalen lehen ministro kargua bete zuen aurreneko emakumea izan zen eta bakarra oraingoz. Krabelinen Iraultzaren ondoren, ministro izan zen eta 1975. urtean Unescoko enbaxadore izendatu zuten. 1987. urtean, berriz, eurodiputatua izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.