Martin McGuinnessi azken agurra eman diote milaka lagunek haren jaioterrian

Gerry Adams, Mary Lou McDonald eta Michelle O'Neill, Derryn. PAUL MCERLANE/EFE.
2017ko martxoaren 24a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
DERRY. Martin McGuinness Sinn Feineko buruzagiak bakearen alde eginiko lana nabarmendu zuten atzo, haren hiletan, Derryn. Ipar Irlandako ordezkari katolikoak zein unionistak izan ziren ekitaldietan —Enda Kenny eta Michael D. Higgins Irlandako lehen ministroa eta presidentea, hurrenez hurren, ere izan ziren—. Nazioarteko ordezkaritza zabala ere elkartu zen, tartean Bill Clinton AEBetako presidente ohia. Arnaldo Otegi Sortuko idazkari nagusia ere Derryn izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.