Mas: "Prozesuak aurrera jarraitzen du"

"Aurrerantzean, Kataluniako erakundeek lan egingo dute galdeketa egite aldera marko legalak eraikitzeko", esan du Kataluniako Gobernuko presidenteak.  

Mas, Espainiako Kongresuan bozketa egin ostean, atzo. BERRIA
jon olano
2014ko apirilaren 9a
07:32
Entzun

Espainiako Kongresuaren ezetza "ez da prozesuaren amaiera". Kongresuko eztabaidan bozketa egin eta bost minutu eskasera, prentsaurrean agertu zen atzo Artur Mas Kataluniako Gobernuko presidentea, eta esan zuen "aukera bat galdu" zela bozketan: "Luzatutako esku bat ez dute hartu. Hala ere, gure eskuak luzatuta jarraitzen du".

Masen ustez "borondate politikoa" falta izan zen: "Beldur diote Kataluniako herriak botoa emateari". Nabarmendu zuenez, "ez dute lege proposamen bat tramitatzen ere utzi. Ez dute baietz esan nahi izan".

Nolanahi ere, ohartarazi zuen lanean jarraituko dutela Kataluniako erakundeek, "galdeketa egite aldera marko legalak eraikitzeko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.