Azaroaren 9ko galdeketa antolatzeagatik abiatutako auzian, 5,2 milioiko bermea jarri zien Kontu Auzitegiak Artur Mas Kataluniako Generalitateko presidente ohiari, eta Joana Ortega, Irene Rigau eta Francesc Homs kontseilari ohiei.
Etxeen agiriak eman dizkiete, eta auzitegiak jakinarazi du toki horien egoera baieztatzeko prozedura abiatuko dutela orain. Egun batzuk beharko dituztela jakinarazi du, "astebete edo". Gero, etxe horien bahiketa jarriko dute abian.
2,8 milioi jarri dituzte laurek, etxeak bahitzeko paperak eman aurretik. Atzo jaso zuen azken diru kopurua auzitegiak: 400.000 euro.