"ERCri emandako botoak Kataluniak inoiz independentzi gutxiago izateko balio izan du, lehenengo aldiz Katalunia PSOE izeneko alderdi baten pean izango baita" dio Masek eta presidente berria "funtzio gutxi beteko dituela eta apaingarria" besterikez dela izango gaineratu du.
Hauteskundeen ondorengo CIU eta ERCren arteko elarrizketak iruzurra izan direla gaitxetsi du Artur Masek, "ERC eta PSOEren arteko akordioa hauteskundeak baino lehen egina baitzegoen".Katalunian paradoxa bat ematen dela gaineratu du CUIko buruzagiak "hauteskundeak irabazi dituztenak oposizioan daudelako, ERCk PSOEren esku utzi duelako Generalitatea".
Masek Kataluniako ezkerreko gobernua gaitzetsi du
CIUko buruzagi Artur Masek, ERC eta PSCren arteko akordioa gaitzetsi, eta ERC alderdiak Generalitatea PSOEren "esku" utzi izana eta "jende asko engainatu" izana salatu du. Catalunya Radio irratiari egindako adierazpenetan Masek, ERCri salaketa hauek bidali dizkio Katalunian ezkerreko gobernu baten aldeko apustua egiteagatik, eta oposizioan "lasai eta aurre egiteko gogoarekin" dagoela gaineratu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu