NOBEL SARIAK

Medikuntzako Nobel saria, James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Sudhofentzat

Zelulen garraioari buruz eginiko ikerkuntzak saritu ditu akademiak.

2013ko urriaren 7a
12:38
Entzun

James E. Rothman, Randy W. Schekman eta Thomas C. Sudhofek jasoko dute medikuntzaren Nobel saria. AEBetakoak dira Rothman eta Schekman, eta Alemaniakoa Sudhof. "Besikulako zirkulazioa erregulatzen duen makinerian eginiko aurkikuntzak" saritu ditu Karolinska Institutuak; "gure zeluletan oinarrizko garraio sistema" da makineria hori. Hiru sarituen ikerkuntzek eragin handia izan dutela nabarmendu du institutuak.

Stockholmeko Karolinska Institutuak ematen du medikuntza alorreko saria, eta, dirutan, 930.000 euro ordaintzen ditu. 1901ean banatu zuten lehen aldiz; 112 urtean, 191 aldiz saritu dituzte gizonezkoak, eta hamar aldiz emakumeak. Hauexek dira emakume sarituak: Gerty Cory (1947), Rosalind Yalow (1977), Barbara McClintock (1983), Rita Levi-Montalcini (1986), Gertrude Elion (1988), Christiane Nusslein-Volhard (1995), Linda Buck (2004), Françoise Barre-Sinoussi (2008), Carol Greider (2009) eta Elizabeth Blackburn (2009).

Emil von Behring izan zen medikuntzako Nobel saria jasotzen lehena. Bederatzitan, berriz, saria ez da banatu —1915, 1916, 1917, 1918, 1921, 1925, 1940, 1941 eta 1942an—.
 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.