IMMIGRAZIOA

Mendebaldeko Saharako kostaldean 28 etorkin aurkitu dituzte hilik

28 etorkin hilik aurkitu dituzte Aaiun hiritik 40 kilometrotara. SER irrati kateak jakinarazi duenez etorkinak bi txalupetan zihoazen, eta hildakoen kopurua gora egin dezake.

2006ko abuztuaren 2a
19:03
Entzun 00:00:0000:00:00
Urperatzearen zergatiak aztertzeko ikerketa abian jarri dute, besteak beste, istripuaren arrazoiak ikertzeko, etorkin gehiago bilatzeko eta saio honen antolatzaileei atxilotzeko.

Espainiako Guardia Zibilak kostaldean abiarazi duten operazioan 49 etorkin atxilotu dituzte. Etorkinak Kanariar Uharteetara heldu nahian zebiltzan. Pasa den igandean Marokoko agintariek Dajla aireportutik (Mendebaldeko Sahara) 280 etorkin bidali zituzten Senegal sorterrira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.