Libano

Michel Aoun aukeratu dute Libanoko presidente, bi urtez estatuburu gabe egon ostean

Michel Suleimanek duela bi urte eta erdi Libanoko presidentzia utzi zuenetik, gobernuburu gabe egon dira Libanon. Suniak eta xiitak ados jarri dira eta Michel Aoun aukeratu dute, gaur.

jarraia128268.jpg
2016ko urriaren 31
16:53
Entzun 00:00:0000:00:00

Lau aldiz egin behar izan dute bozketa, haietako bitan diputatu baino boto gehiago zenbatu dituztelako. FPMko Michel Aoun aukeratu dute, laugarrengoan. Aurreneko bozketan bi herenen babesa behar zuen, baina ez du lortu, ondorengo bi bozketak nuluak izan dira, eta laugarren ekinaldian aukeratu dute, gehiengo osoz.

Legebiltzarrak presidente aukeratu eta minutu gutxira hartu du kargua. Diskurtsoan hauteskunde lege "justua" egiteko eskatu du, eta "okupatutako lurraldeak askatzeko" neurriak hartzeko eskaera egin du.

Suniak eta xiitak ados jarri direnez, bi urte eta erdi estatuburu gabe egon ostean, presidentea dauka Libanok.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.