Kutsu politikoa izan du Hollandek Aljeriara egin duen bisitak, baina adiskidetzearen aldeko saioak alor ekonomiko nabarmen bat ere badauka. Petrolioaren garestitzeari esker, inbertsio handiak egiten ari da Aljer —286.000 milioi dolarreko plan bat onartua du 2000 eta 2014 tarterako—, eta Hollande baino lehen Jean-Pierre Raffarin lehen ministro ohia ibilia da Aljerian, bera baita kolonia ohiarekin gai ekonomikoak negoziatzeko gobernuaren ordezkaria. Hollanderekin batera, Frantziako enpresa nagusietako ordezkariak ere joan dira Aljeriara, tartean Carlos Ghosn (Renault), Stephane Richard (France Telekom) eta Patrick Kron (Alstom). Orotara, 10.000 milioi euroko akordioak ixtekoak ziren bidaian.
Atzo bertan, Renault auto ekoizleak Oranen planta berri bat eraikitzeko hitzarmen bat sinatu zuten. Urtean gutxienez 25.000 auto egiteko gaitasuna izango du lantegi berriak, bi urte barru. Hitzarmenak mila milioi euroko inbertsioa aurreikusten du: kapitalaren %51 Aljeriako Gobernuak jarriko du, eta %49, Renaultek.
Mila milioi euroko hitzarmen bat, Oranen Renaulten lantegi berri bat eraikitzeko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu