Iazko ekainean heriotza zigorra ezarri zion Ali Hassan Al Majid Ali Kimikariari Irakeko Auzitegi Gorenak, genozidioaren eta gizadiaren kontrako krimenen egile zela iritzita. Haren heriotza zigorra onartu du gaur Irakeko Presidentzia Kontseiluak, hots, Jalal Talabani presidenteak (kurdua), eta Tarek al Hatxemi (sunita) zein Adel Abdelmahdi (xiita) presidenteordeek osatutako erakundeak. Horrenbestez, Ali Kimikaria laster exekutatuko dutela zabaldu dute Irakeko Gobernuko iturriek.
Saddam Husseinen erregimeneko buruzagietako bat izan zen Al Majid, eta 1987an eta 1988an Kurdistanen egindako sarraskien arduradun nagusi izatea egotzi diote. Garai hartan, 180.000 lagun hil zituzten Kurdistanen, besteak beste, gas hilgarriak erabiliz. Operazio haien buru Ali Kimikaria izan zela ebatzi zuen Auzitegi Gorenak.
Mundua
Milaka kurdu eta xiitaren hilketa egozten dioten Al Majiden heriotza zigorra onartu du Irakeko presidentziak
=i Ali Kimikaria=i izenarekin da ezagun Saddam Husseinen erregimen garaiko buruzagia. 1987 eta 1988an Iraken menpeko Kurdistango 180.000 biztanle hiltzeko operazioak gidatzea leporatzen diote. Aurki exekutatuko dutela agertu dute Irakeko Gobernuaren inguruko iturriek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu