Errefuxiatuen auziari aurre egiteko Europako Batasunak eta Turkiak erdietsitako akordioak kritika asko sorrarazi ditu, hainbat erakundek haren legezkotasuna zalantzan jartzeraino. Errefuxiatuei babesa adierazi eta Turkia-EB ituna kritikatzeko, mobilizazioak egin dituzte arratsaldean hegoaldeko hiriburuetan. Besteak beste, ordezkari politiko eta sindikal ugarik hartu dute parte horietan.
Gasteizen, 18:30ean elkartu dira Andre Maria Zuriaren plazan. Errefuxiatuen "duintasuna" eta giza eskubideak defendatu dituzte. Donostian, ehunka lagun abiatu dira Bulebarretik manifestazioan, EB-Turkia akordioari ez, giza eskubideak guztiontzat lelopean. Isilpean egin dute martxa, eta amaierako hitzartzean, Espainiar Estaturi akordioa ez onartzeko eskatu diote. Halaber, Europako Batasunaren "ardurabekeria" eta nazioarteko zuzenbidea ez betetzea salatu dute. Goiburu berarekin elkartu dira Bilboko Arriaga plazan 18:30ean, eta errefuxiatuek Europako Batasuneranzko bidaia segurua izan dezatela eskatu dute Iruñean, Espainiako Gobernuko ordezkaritzaren aurrean.
#Gasteiz|ko kontzentrazioa Concentración en #Gasteiz#WelcomeRefugees Contra el pacto de la vergUEnza pic.twitter.com/vOPwpnSRk0
— EHBildu Araba (@ehbilduaraba) 2016(e)ko martxoak 16
EB-Turkia akordioa salatzen eta errefuxiatuekin elkartasunez Bulebarretik Gipuzkoa plazara doa manifestazioa pic.twitter.com/CtW9sX4E5y
— Piztu.info (@piztu_info) 2016(e)ko martxoak 16
Herritar eta eragile ugari bildu dira Arriagan @errefuxiatuakB@Declaracion@PodemosEuskadi_@ehbildubilbopic.twitter.com/NXc2QH0Z9n
— Bilboko Uriola (@uriolaeus) 2016(e)ko martxoak 16
#OngiEtorriErrefuxiatuak#PasajeSeguropic.twitter.com/gHhRmAWvA1
— Geroa Bai (@geroabai) 2016(e)ko martxoak 16
Ez dira ekimen bakarrak izan; Irabazik eta Ahal Dugu-k eskatu dute EBko banderak ken ditzatela Donostiako eta Hernaniko udaletxeetatik. Zehazki, Irabazik eskatu du EBko bandera ez zintzilikatzeko hark "asilo eskubidea bete, eta pertsona errefuxiatuen giza eskubideak errespetatu arte". Beste horrenbeste egiteko eskatu diote EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak Nafarroako Parlamentuari. Tafallan, kendu egin dute.
Donostian, udal gobernuak erakunde adierazpen bat aurkeztu du akordioa gaitzesteko. EAJ eta PSE-EEren ustez, akordioa “ezmorala” da, eta bere legezkotasuna ere zalantzan jarri dute, ez dituelako nazioarteko babes eta giza eskubideen hitzarmenak errespetatzen.