Iheslariak

Milioi bat migratzaile kanporatzeko plana aurkeztu du Europako Batzordeak

Italian eta Grezian dauden eta asiloa eskatu duten inmigranteak jasotzeko hartutako konpromisoa betetzeko eskatu die gaur Europako Batzordeak estatuei. Baina, era berean, legez kanpoko milioi bat etorkin kanporatzeko prozedura onartu du.

Iheslariak Municheko aireportuan (Alemania), Afganistanera eramango dituen hegazkinaren zain. SEBASTIAN WIDMANN, EFE
2017ko martxoaren 2a
07:45
Entzun 00:00:0000:00:00

Alde batetik etorkinak jasotzeko esan die Europako Komisioak EBko estatuei, baina bestetik, etorkinak kanporatzeko.

Batzordearen arabera, Europako Batasunean milioi bat etorkin daude baimenik gabe, eta haiek denak kanporatu behar direla dio. Horretarako plan bat aurkeztu du, eta baimena ematen die estatuei, haiek etorkinak atxilotu ditzaten, eta beren herrialdeetara bidaltzeko egin beharreko tramiteak egin arte atxilotuta eduki ditzaten. Eta baimena eman die haiek atxilotuta edukitzeko 18 hilabetera arte.

Bestetik, asilo eskaera eginda duten etorkinak jasotzeko ere eskatu die. Soilik Maltak eta Finlandiak jaso dute hitzemandako etorkin kopurua, eta hitza bete ezean haien aurkako neurriak hartuko dituztela ohartarazi die Bruselak estatuei.

"Argia izango naiz. Ez dago aitzakiarik estatu kideentzat hitza ez betetzeko. Italian eta Grezian dauden guztiak birkokatu daitezke irailerako. Guztia da estatu kideen borondate politikoaren araberakoa", ohartarazi du Dimitris Avramopulosek, EBko migrazioetarako goi ordezkariak. EBko estatu kideei esan dizkie hitzok; izan ere, estatu gehienek ez dute bete emandako hitza, eta iragarritako 160.000 iheslarietatik %8 soilik hartu dituzte. Bi izan dira iragarritakoa bete duten bakarrak: Malta eta Finlandia.

Orain arte, Hungariak, Austriak eta Poloniak uko egin diote iheslariak jasotzeari, eta Txekiak, Bulgariak, Kroaziak eta Eslovakiak jaso dituzte batzuk, baina "oso gutxi". "Saiatuko gara estatu kideak konbentzitzen beren eginbeharrak bete ditzaten, baina, uko egiten jarraitzen badute, neurriak hartu beharko ditugu".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.