Irudia. Guatemalako Hiria
Militar ohiak, kalte ordainen eskean

Guatemalako armadako ehunka militar ohi indarrez sartu ziren atzo goizaldean herrialde hartako kongresuaren eraikinean, eta, polizia indarrekin izandako borroketan, hainbat pertsona zauritu ziren. Militar ohi horiek bi aste daramatzate protestan, eta kalte ordain bat eskatzen dute Guatemalako gerran parte hartzeagatik. Kongresuaren hainbat batzordetan, kalte ordain bat ematea aztertzen ari dira, eta hori izan zen, hain zuzen, Alejandro Giammattei Guatemaleko presidenteak 2019ko bozen kanpainan egindako promesetako bat. Goiko argazkian, militar ohi batzuk barrikada bat egiten, kongresuaren eraikinetik gertu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu