Milizia kurduak desarmatzeko asmoa du Irakek

2023ko abuztuaren 29a
00:00
Entzun
TEHERAN. Irango Atzerri Ministerioko bozeramaile Naser Kanaanik atzo jakinarazi zuen akordio bat egin duela Irakekin, eta herrialde horrek konpromisoa hartu duela milizia kurduak armagabetu eta lekualdatzeko. Bagdadek irailaren 19rako egin beharko luke hori, itunean jasotakoaren arabera.

Islamiar errepublika horrek hainbatetan salatu du eraso egiten dioten talde armatuak daudela Kurdistango Eskualdean —Irakeko Kurdistanen ia eremu osoa hartzen du—, eta horien kontrako neurriak eskatu ditu. Hori bai, Kanaanik ohartarazi zuen Teheranek «neurriak» hartuko dituela Irakek ituna betetzen ez badu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.