italia

Montiren idazkariorde batek dimisioa eman du, ustelkeria kasu bategatik

2012ko urtarrilaren 10a
16:20
Entzun

Atzo Philipp Hildebrand Suitzako Banku Nazionaleko presidenteak dimisioa eman zuen, ustez informazio pribilegiatua erabilita aberastu egin delako, eta gaur Europako goi kargu batek utzi du bere postua, ustelkeria kasu bategatik: Carlo Malinconico Italiako Gobernuko Presidentziako idazkariordeetako batek.

Italian G8 taldeak 2009an egindako goi bilerako ustelkeria trama batekin lotu dute, eta Malinconicok goizean aurkeztu dio dimisioa Mario Monti lehen ministroari.

Ekitaldi handietarako obra batzuen esleipenekin —tartean G8ren batzar hartako obrekin— eta Italiako luxuzko hotel batzuetako egonaldietako ordainketekin du lotura ustezko ustelkeria kasuak. 

Monti eta bere gobernua duela bi hilabetetik ari dira Italian agintzen, Silvio Berlusconi lehen ministroak kargua utzi ostean, eta Malinconicorena da goi kargu batek emandako estreinako dimisioa.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.