Carmen Lamela Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak baldintzapean aske utzi ditu Josep Lluis Trapero mossoetako burua eta Teresa Laplana intendentea. Aske baina gertu izan nahi ditu, eta horretarako pasaportea kendu diete, Espainiako estatuaren mugaz kanpo ateratzeratzeko debekua ezarri die eta, gainera, Traperori uneoro non dagoen jakiteko telefono zenbaki bat uztera behartu du.
Laplana eta Trapero izan dira gaur deklaratzen lehenak, eta arratsaldean ziren deklaratzen hastekoak Jordi Sanchez ANCkoari eta Jordi Cuixart Omniumekoa. Urriaren 6an ez deklaratzea erabaki zuten. Traperoren eta Laplanaren kasuetan Fiskaltzak eskatutako neurrien azpitik jo du Lamelak. FIskaltzak espetxe zigorra eskatzen baitzuen mossoen bi buruentzat (Laplanarentzat, 40.000 euroko fidantza batekin).
Traperori urriaren 1eko erreferenduma oztopatzeko ezer ez egitea leporatu diote. Bi orduz deklaratu du, eta 15:35ean atera da Auzitegi Nazionaletik. 18:00etan hara itzultzea espero da, epailearen erabakia entzuteko. Urriaren 6an ez bezala, gaur ez da joan Trapero deklaratzera mossoen uniformea jantzita, albiste agentzien arabera, bere abokatuek hala aholkatuta. 09:30ak inguruan iritsi da, eta ondoan izan ditu Joan Carles Molinero eta Ferran Lopez mossoetako komisarioak.
Traperok deklaratu aurretik, Teresa Laplana mossoetako intendenteak deklaratu du eta hori baldintzapean aske uzteko erabakia hartu du epaileak. Pasaportea kendu dio eta hamabostean behin aurkeztu beharko du bere burua epaitegi batean. Laplana 40.000 euroko fidantza batekin aske uzteko eskatua zuen Fiskaltzak.
Deklarazioek luze joko dute
Traperoren erabakiaren berri eman ondoren zen epailea deklarazioa hartzekoa Jordi Sanchez ANCko presidenteari eta Jordi Cuixart Omniumekoari. Guztiei leporatzen die Fiskaltzak sedizio delitua erreferendumarekin lotuta. Delitu horrengatik 8 eta 15 urte bitarteko espetxe zigorra ezarri diezaiekete.
Urriaren 6an ere lau horiek izan ziren deklaratzen Auzitegi Nazionalean, irailaren 20ko sarekadaren ostean izan ziren protestatekin lotuta. Traperori, esate baterako, "Guardia Zibilaren kontrako jazarpenaren aurka" ezer ez egitea leporatzen diote. Baldintzarik gabe aske utzi zituzten, baina Lamelak, beste txosten bat jaso duela argudiatuta, berriro deitu ditu deklaratzera delituaren luzapena luzatuta.
Epaileak eta Guardia Zibilak uste dut Sanchezek eta Cuixartek indepenentzia lortzeko batzorde estrategiko bateko kide direla argudiatu dute, eta exekutatzeko egin behar zehatz batzuk zituztela. Puigdemonten eta Junquerasen erabakitzeko ahalmena dutela esatera iritsi dira. Trapero, berriz, "plan independentistaren exekutatzailea" litzateke horien arabera.