Zentsura mozioa

Mozioa "Espainia hautsi nahi dutenekin" adostu izana egotzi dio Hernandok Sanchezi

PPko bozeramailearen eta Pedro Sanchezen arteko eztabaida amaitu ostean heldu da Mariano Rajoy parlamentura.

Rafel Hernando, PPren bozemailea Kongresuan. JAVIER LIZON, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 1a
15:56
Entzun

Goizeko bederatzietan puntuan hasi da gaurkoan zentsura mozioaren eztabaida. Margarita Robles bozeramaile sozialistak hartu du hitza, eta bezperan Pedro Sanchezek esandako bera errepikatu du, eta gogorarazi du, beste behin, Gurtel auzia izan dela Espainiako gobernuburuaren aurkako zentsura mozioa aurkezteko arrazoi nagusia.

Rafael Hernando PPren eledunak erantzun die Roblesen hitzei, eta leporatu dio PSOEri "ETAren lagun zaharrekin" adostu izana mozioa. "Merezi du honek guztiak zure nahi pertsonalak bete ahal izateko. Prest zaude denon artean eraiki dugun Espainiaren proiektu hau suntsitu nahi duten muturrekoekin elkartzeko?". Horretaz gain, jeltzaleei ere mintzatu zaie Hernando, eta haiengan konfidantza izaea "akatsa" izan zela esan du.

Modu "hipokritan" jokatzea ere egotzi dio Hernandok Sanchezi, PPk bultzatutako aurrekontuak kritikatu ostean horiek mantenduko dituela esan duelako hark. "Iruzurra egitera zoazte", esan dio, eta bozekin lortu ez duena mozioaren bidez eskuratu nahi izatea egotzi dio. "Zuk zuzendu nahi duzun Frankenstein gobernua mehatxua da espainiarrentzat".

"Leialtasuna" eskatu dio Sanchezek PPri, eta erantzun dio Hernandori esanez Euskadi eta Kataluniarekiko harremanak garraztearen erantzuleak eurak izan zirela: "Kataluniak Espainian jarraitzea nahi du gobernu honek, eta, horretarako, haiek esan nahi digutena entzuteko prest gaude".

Eztabaida amaituta sartu da Mariano Rajoy aretora, eta minutu erdiko hitzaldia egin du alderdikideei eta bere alde egin dutenei eskerrak emanez. Gobernuburu izatea "ohorea" izan dela esanez bukatu du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.