"Indar politiko berri bat sortzeko deia egiten du UDFk: Mugimendu Demokrata. Legebiltzarrerako hauteskundeetan marka horrekin aurkeztuko ditu bere hautagaiak", esan du gaur goizean Bayrouk Parisen, UDFko mila bat kiderekin egin duen batzarrean.
Horrenbestez, azkenaldiko zurrumurruak baieztatu eta alderdi berria sortuko duela ofizialki iragarri du. UDF indar politiko berriaren sortzaileetako bat izango dela agertu du, eta udazkenean egingo dutela Mugimendu Demokrataren eratze batzarra. Baina, esan bezala, aurretik marka hori erabiliko dute ekaineko hauteskundeetan.
Alderdi berria zentrokoa, independentea eta irekia izango dela hitzeman du Bayrouk, eta bereziki azpimarratu du Nicolas Sarkozy presidente hautatu berriaren UMP eskuinekoak egingo dien presioari eutsiko diotela.
Frantzia
Mugimendu Demokrata sortuko du Bayrouk Frantziako Legebiltzarreko bozetarako
UDFko lehendakariak sigla horiek utzi, eta zentroko indar politiko "independente eta irekia" eratuko duela hitzeman du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu