Irudia. Saudi Arabia

Mundu oso bat Mekaren ospakizunean

2012ko urriaren 26a
00:00
Entzun
Bi milioi musulmanek egin zuten atzo urteko Mekarako erromesaldia, eta Arafat mendirako igoera, Mahomak duela lau mende azken sermoia egin zuen tontorrera. Abdel Aziz Xeikh xekeak «animalien antzeko bizitza miserablea» dutela salatu zuen xaria lege islamikoan gidatuta bizi beharrean lege zibilarekin bat egiten dutenak, Xaria ezin baita ezein legerekin ordezkatu. Haren arabera, batasun islamikoa bermatzen eta bizitza osoa antolatzen du Xariak, eta uste du erlijio musulmanari kalte egiten ari zaiela askatasunaren eta pentsamenduaren izenean bizitza hori kritikatzen dutenek. Argazkian, Mina haranean pilatutako erromesak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.