DIADA, EGUNKARIETAN

Mundu osoko hedabideen azalak hartu ditu Diadak

Azaroaren 9ko galdeketa eta Diadaren indar erakustaldia izan dituzte aipagai azalean hedabideek.

jon olano
2014ko irailaren 12a
14:24
Entzun

Nazioartean, Katalunian, Euskal Herrian... prentsan oihartzun handia izan du Diadak biharamuneko azaletan. Adibide batzuk baino ez dira honako hauek:

Le Figaro Frantziako egunkariak nabarmendu du Katalunia "masiboki" mobilizatu dela independentziaren alde:

The New York Times Ameriketako Estatu Batuetako kazetaren nazioarteko bertsioak azaleko argazkia eman dio Diadari:

Kataluniako hedabideek argazki handien bidez irudikatu dute V erraldoian batutako jende kopurua. Ara-k, esaterako, "Bozkatuko dugu" baino ez du idatzi azaleko izenburuan, atzean argazki handi bat duela.

"V larria" idatzi du La Vanguardia-k, atzean mobilizazioaren argazki luze bat jarriz.

El Periódico-k azala eta kontrazala erabili ditu V-aren argazki zabala argitaratzeko.

El Punt Avui-k ere azala eta kontrazala erabili ditu argazki bakarra plazaratzeko, baina azaroaren 9ko galdeketara begira jarri da:

Espainiako hedabideek ere azalera eraman dute Diada. El Mundo-k, adibidez, "Independentismoak kalea hartu du: Mas jauna, jarri hautetsontziak" du azaleko izenburu nagusitzat.

El País-ek lau zutabeko argazkia eta titulu nagusia eskaini dio Diadari: "Subiranismoak bere helburua bete du kalean erronka luzatzeko".

Euskal Herritik ere gertutik jarraitu dute Diada hedabideek. Hau da BERRIAren azala:

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.