Bi zati izan ditu Bushen hitzaldian. Lehendabizikoan, AEBetako gaiei buruz aritu da; bigarrenean, berriz, atzerri politikaz, batik bat, Afganistan eta Irakeko gerrei buruz, eta, bereziki, "nazioarteko terrorismoaz eta segurtasunaz".
Etxeko kontuei dagokiela, "filosofia kontserbadore errukitsu" gisa definitu du bere pentsaera eta ildo politikoa: "Filosofia kontserbadore errukitsu batekin aurkezten naiz; zuen bizimoduak hobetzen ahalegindu behar du Gobernuak, ez zuen bizitzak zuzentzen", adierazi du. Finean, gastu publikoa eta erregulazioak murriztuko dituela eta kenkari fiskalak indartuko dituela agindu du. Halaber, AEB barneko energia iturriak sendotzeko asmoa agertu du, hartara atzerriarekiko menpekotasuna gutxitzeko. Ildo beretik, AEBen merkatua atzerrira gehiago zabaltzeko saioa egingo dutela esan du.
Atzerri politikari dagokionez, bere helburua "mundu seguruagoa" eraikitzea dela azpimarratu du, eta bide horretatik, sutsu defenditu ditu Afganistango zein Irakeko gerrak. "Nazioarteko terrorismoaren" kontrako borrokan funtsezkoak izan direla esan du, eta etorkizunean ere AEBak borroka horretan aitzindari izan behar dutela nabarmendu du. "Gure estrategia arrakasta izaten ari da. Duela lau urte, Afganistan Al Kaedaren basea zen; Pakistan, talde terroristen igarobidea; Saudi Arabia terroristak finantzatzeko lur oparoa; Libia arma nuklearrak prestatzen ari zen ixilpean eta Irak mehatxu handia zen", aldarrikatu du. "Orain, ordea, Libia bertan behera uzten ari da bere armatze programak; Iraklibre bateko Armada askatasunaren alde borrokatzen ari da; eta Al Kaedako kideen hiru laurden atxilotuta edo hilda daude", erantsi du.
Estatu Batuak
"Mundu seguruagoa" agindu du Bushek presidentziarako hautagaitza onartzeko hitzaldian
AEBetako Alderdi Errepublikanoaren konbentzioak bart gauean (atzo arratsa Estatu Batuetan) izendatu du ofizialki George Bush presidente izateko hautagai. "Mundu seguruagoa eta AEB baikorragoak" agindu ditu hautagaitza onartzeko hitzaldian, eta presidente izan den epean "nazioarteko terrorismoari arrakastaz" erantzun diola iritzi dio. Berea "filosofia kontserbadore errukitsua" dela nabarmendu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu