mundua

Murdochtarrek barkamena eskatu dute Parlamentuan legez kanpoko entzuketen auziagatik

Ruper Murdochek arratsaldean agerraldia egin du Erresuma Batuko Parlamentuan, baina bertan behera utzi dute gizon batek ustez eraso egin diolako Murdochi. Etenaldiaren ostean 18:30ean berhartu dute saioa

2011ko uztailaren 19a
18:33
Entzun 00:00:0000:00:00

Rupert Murdoch eta James bere semeak barkamena eskatu dute gaur Erresuma Batuko Parlamentuan, News of the World egunkariak egin zituen legez kanpoko entzunketengatik. "Hau da nire bizitzako egunik umiliagarriena", esan du Murdochek.

Rupert Murdochek argudiatu du ez zekiela entzuketak hainbesteraino iritsi zirenik "53.000 pertsonek egiten dute lan niretzan, eta ez da aitzakia". Azaldu zuen, entzuketak noraino heldu ziren jakitean "izututa, hunkituta eta lotsatuta" sentitu zela. 

Semeak ere hartu du hitza: "Gure asmoa gauzak konpontzea eta berriz ez gertatzeko lan egitea da, beti izan nahi izan dugun enpresa izateko".

Bi horiekin batera, Rebekah Brooks astekariaren zuzendari ohia ere Parlamentuan egotekoa zen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.