Mundua

Mursiren aldekoak harresi bat altxatzen hasi dira, kanpatuta dauden plazatik bota ez ditzaten

Amnesty Internationalek oharatarazi du ondorio larriagoak ekar ditzakeela militarrek plaza noiz husteko asmoa duten ez iragartzeak.

2013ko abuztuaren 9a
11:24
Entzun 00:00:0000:00:00

Hondarra, portala eta burdina erabili dute Egiptoko presidente ohiaren aldekoek Rabaa al-Adaweja plazan harresia altxatzeko. Estatu kolpea eman zuten militarrek esan dute kanpaleku hori desegiteko erabakia "behin betikoa" dela, "segurtasunagatik". Hainbat erakunde, ordea, erabaki horren kontra agertu dira, tartean, mugimendu iraultzaile zenbait.

Amnesty Internationalek esan du militarren erabakiak "gehiegikeria eta odol isurtze gehiago" ekar dezaketela. Ohartarazi du erakunde horrek Gobernuak ez duela zehaztu noiz hustuko duten plaza, eta iragarpen horrek istiluak, hildakoak eta zauriak gutxitzen lagunduko lukeela adierazi du.

Mursi presidentetzatik kendu zutenetik 300 pertsona hil dira, gehienak Mursiren aldekoak. Uztailaren 27an 80 jarraitzaile hil ziren segurtasun indarrek tiro eginda.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.