Italia

Napoliko Fiskaltzak Berlusconi epaitzeko eskatu du, ustezko ustelkeriagatik

2008ko urtarrilaren 18a
16:28
Entzun 00:00:0000:00:00
Vincenzo Piscitelli Napoliko (Italia) fiskalak uste du Silvio Berlusconi Italiako lehen ministro ohi eta oposizioko buruak ustelkeria kasua egin zuela, eta hau epaitzeko eskatu du gaur.

Piscitelliren arabera, Berlusconik bost emakumezko aktorerentzat legez kanpoko mesedeak eskatu zizkion Agostino Sacca RAIfiction-eko presidenteari. RAI telebista kateko serie batean lanera sartu nahi zituen Berlusconik aktore haiek, fiskalak dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.