libia

NATOk gutxienez 50 lagun hil ditu Bregan, bonbardaketa eginda

Ustez, Muammar Gaddafi agintariaren aurkako errebeldeak dira hildakoak.

2011ko apirilaren 7a
15:09
Entzun 00:00:0000:00:00

NATOren hegazkin batzuek Brega Libiako herri ingurua bonbardatu eta, gutxienez, 50 lagun hil dituztela jakinarazi du Al Jazeera telebista kateak. Ustez, Muammar Gaddafi agintariaren aurkako matxinatuak dira hildakoak. Al Jazeerak dioenez, Tripolin ere bonbardaketa izan da gaur, baina ez du zehaztu NATOk egindakoa izan den.

Nazioarteak duela hilabete inguru Gaddafiren egoitzei eta indarrei erasotzeari ekin zion, "zibilak" babestearren.

Tripoli hiriburuaren ekialdean dago Brega. Gaddafik duela gutxi berreskuratu du.

Gobernua erreformak egiteko prest

Gobernua erreformak egiteko prest azaldu da gatazkari irtenbidea emate aldera, baina betiere Gaddafik eutsita aginteari. Mussa Ibrahim bozeramaileak zehaztu du hauteskundeak edo erreferenduma egiteko prest ere egongo liratekeela.

Turkia ari da orain irtenbide politiko baterako bitartekari lanak egiten diktadorea eta errebeldeen artean, eta, egunkari batek adierazi duenez, diktadoreari boterea uzteko eskatu dio Ankarak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.