NBE Nazio Batuen Erakundeko batzarrak gehiengo osoz salatu du Sirian Baxar Al-Assad gobernuaren aldetik gertatzen ari diren "giza eskubideen urraketak", eta Arabiar Ligak proposaturiko trantsizioa hasteko eskatu du.
137 herrialdek bozkatu dute eskaera horren alde, hamabik kontra eta hamazazpi abstenitu egin dira. Aurkako botoa ematen dutenen artean Errusia eta Txina daude —aurreko bozketa batean abstenitu egin ziren—, baita Iran, Ipar Korea, Kuba, Venezuela, Ekuador eta Bolivia ere.
"Arabiar Ligaren plana da Siriako herriak askatasuna lortu ahal izateko nahiari benetan erantzuten diona", esan du Maged Abdelfattah Abdelaziz Egiptoko ordezkariak.
NBEk salatu du gobernua zibilen aurka ari dela, hilketak, jazarpenak eta atxiloketak eginez. Hori guztia berehala uzteko exijitu dio. Ebazpenak Ban Ki-moon Nazio Batuetako idazkari nagusiari eskatu dio ordezkari berezi bat bidal dezala Siriara, "irtenbide baketsua sustatzeko".
Errusiak adierazi du parekatu egin behar direla Siriako Gobernuaren eta oposizioaren indarkeriak, eta ebazpen bat aurkeztu du ia.