Herrialde arabiarretako matxinadak

NBEk Giza Eskubideen Kontseiluan onartu du berriro Libia

Bederatzi hilabetez kanpoan eduki dute, Gaddafik protesten aurka erabilitako errepresioagatik

Erredakzioa
2011ko azaroaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Duela bederatzi hilabete baino gehiago kanpoan utzi ondotik, NBE Nazio Batuen Erakundeak Libia berriz ere Giza Eskubideen Kontseiluan onartu du. 123 herrialdek bozkatu dute alde, eta lauk aurka. Anitzek, ordea, ez dute bozketan parte hartu. Behin-behineko gobernua dago orain Libian, eta eskubide urraketen salaketa anitz jaso ditu.

Muammar Gaddafik protesten aurka «giza eskubideen urraketa larriak eta sistematikoak» egin zituelako kanporatu zuten Libia kontseilutik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.